Zure proposamena Komunikazio Saiorako ahozko aurkezpena egiteko hautatua izan bada, jarrai itzazu dagokion atalean emandako argibideak.
Hizlariak aurkezpena egiteko 15 minutu izango ditu, eta jarraian, galderentzat 5 minutuko tartea eskainiko da. Aurkezpenak eskatutako baldintzak betetzen dituela ziurtatu zaitez. Antolakuntzak bere eskuetan dagoen guztia egingo du denborak errespeta daitezen.
Lana egile bakarrak edo gehiagok aurkeztu dezakete, baina guztiek biltzarrean izena emanda egon beharko dute.
Ahozko aurkezpenaren hizkuntza ingelesa edo gaztelania izan daitezke, egilearen iritzira.
Baldintza teknikoak
- PC ordenagailu bat proiektagailuarekin egongo da aretoan.
- Aurkezpena, mesedez, Kongresua baino aste bete lehenago bidal iezaguzu posta elektronikoz. Badaezpada, aurkezpena USB batean ere ekarriko da.
- Antolaketa arduratuko da zure aurkezpena dagokion saioan eskuragarri egon dadin.
- Appel, Openoffice edo iWork formatodun aurkezpenen funtzionamendu egokia ezin da bermatu
- MS Power Point edo PDF formatoen erabilera gomendatzen da
- Hizlari guztiek, beren aurkezpenen funtzionamendua egiaztatuko dute Kongresuko aretoan dagokion saio baino lehen.

Hizkuntzak
Ahozko aurkezpenak gaztelaniaz edo ingelesez egin daitezke, egilearen iritzira. Ahozko komunikazioetan edo poster-en saioetan ez da egingo aldibereko itzulpenik. Aldibereko itzulpenak saio magistraletan eta mahai-inguruetan soilik egingo da.