HABITATAREN ZAINTZA/HABITATA ZAINTZARAKO
Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 14. Biltzar Internazionalak (EESAP 14), «HABITATAREN zaintza/HABITATA zaintzarako» gaia landuko dute, HABITATA eskala guztietan ulertuta; lurralde- eta hiri-eskalatik eraikuntza-eskalaraino. Ikuspegi bikoitz horrek honako hau zalantzan jartzea dakar: nola zaintzen da edo zer behar da habitat hori zaintzeko? Nolakoa izan behar du habitat horrek gure zaintzarako eta pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko?
Habitat horren ikuspegi berria lau ildo nagusiren inguruan egituratzen da: mugikortasun iraunkorra, azpiegitura berdea, ekonomia zirkularra eta gizarte-berrikuntza. Ildo horiek, aldi berean, honako gai hauekin osatzen dira:
- Ekitaterako eta erresilientziarako hiriak
- Big Data hiri-azterketetarako
- Hiri-forma eta bizi-kalitatea
- Urban Mining | Hiria lehengaien biltegi
- Hiri-eraldaketako prozesuen kudeaketa komunitarioa
- Hiri ibilgarriak
- Naturan oinarritutako konponbideak erresilientziarako eta klima-aldaketara egokitzeko
- Hiriko zaintzak kudeatzeko eredu alternatiboak
- Bizi-zikloaren (LCA) eta ekonomia zirkularraren (CE) analisia aplikatzea eraikuntza- eta birgaitze-prozesuan.
- Birgaitzeko energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri pasiboak
- Barne-giroaren kalitatea
- Bizitegi-eredu berriak: kudeaketa eta irtenbideak