KOMUNIKAZIOA OSATU ETA POSTERRAK BIDALTZEA


KOMUNIKAZIOEN BIDALKETA

Behin laburpena hautatua izan denaren jakinarazpena jasota, bigarren fase honetan egileak beharrezko dokumentuak bidali beharko ditu, ezarritako epe tartean, eesap.caviar@ehu.eus helbide elektronikora.

Mezuaren GAIAN idatzi beharrekoa:  EESAP15 eta jarraian egilearen abizenak eta izena. Adibidez: “EESAP15 MARIA PEREZ GONZALEZ” 

Epez kanpoko lanak edota beste bide batetik bidalitako lanak ez dira onartuko.

Bidali beharreko dokumentuak honakoak dira:

  1. Komunikazio osoa. Orrialdearen amaieran eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da, bete beharreko idazkeraren derrigorrezko argibideak azaltzen dituena, eta behin amaituta dagoenean honako izenarekin bidaliko da: “EESAP15 FULLPAPER IZENA ABIZENA ABIZENA.doc”.Komunikazio osoa  ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztuko da, bi hizkuntzetan. Ezaugarri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira biltzarrean onartuko. Komunikazioa behin betiko hautatzeko, ezinbestekoa izango da egileak testua berrikustea, batzorde zientifikoaren irizpidearen arabera. Kasu horretan, egileak testua berrikusi eta berriro bidali behar du, erakundeak ezartzen duen epean.
  2. Komunikazioaren eta aurkezpenaren edukia edozein bidetatik (idatziz, linean edo ikus-entzunezko formatuan) argitaratzeko baimena. Orrialde amaieran eskuragarri dagoen inprimakia bete eta sinatu, eta eskaneatuta bidali behar da JPG edo PDF formatuan.

 POSTER-EN BIDALTZEA

Dokumentuak bidaltzea

Biltzarraren poster saiorako zientzia batzordeak hautatutako abstract-en egileek, behin betiko dokumentua bidali beharko dute honako baldintzak betez:

  1. Inprimatutako poster-en bidaltzea: Behar bezala bildu beharko dira eta horrekin batera 1:1 eskala duen kopia digital bat bidali beharko da TIFF edo PDF formatuan, honako helbidera: “CAVIAR ikerketa taldea. A/A EESAP15 BATZORDE ANTOLATZAILEA. Oñati plaza 2. 20018 Donostia-San Sebastian (Espainia)”
  2. Inprimatutako poster-aren eta CD-aren bidalketa epe muga ahozko komunikatuaren eguna bera izango da.

Identifikazioa eta idazkera

  1. Egilearen edo egileen identifikazioa: Eremu honetan egilearen izen-abizenak, herrialdea, ordezkatzen duen erakundea (kasuan kasu) eta harremanetan jarri ahal izateko datuak jarriko dira: telefonoa, e-maila edo web orrialdea eta helbidea. Lerro bakar batean idatziko da hori guztia eta ARIAL 30 tipografia erabiliko da kolore grisarekin.
  2. Gaiaren erreferentzia: Aukeratu den gaiari egingo dio erreferentzia eta lerro bakar batean idatziko da poster-aren goialdean (ARIAL 60 tipografia letra lodiz).
  3. Izenburua: Gaiaren aipamenaren ondoren jarriko da. Poster-aren izenburu pertsonala izango da. Egilearen gustuko tipografia erabiliko da, 3 metrora irakurri daitekeena, ezarritako mugak kontuan hartuz. Poster-a distantzia batera irakurriko da, hori dela eta, letra irakurterraza eta tamaina handikoa izatea eskatzen da.
  4. Sarrera: Izenburuaren ostean, sarrerak ikerketaren edo esperientziaren gaia laburki azalduko du. ARIAL 50 tipografia erabiliko da espazio bikoitzarekin.
  5. Poster-aren dimentsioak: Poster-a ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztu beharko da 100 (altuera) x 70 (zabalera) cm-ko neurriekin. Paperean, kartoi mehean edo argazki-paperean inprimatu behar da eta kokatu ahal izateko behar bezala prestatua egon behar du. (Ez dira onartuko PVC edo bestelako materialetan inprimatutako lanak).
  6. Poster-ak kanpo marjina hauek izango ditu: Goiko aldean 5 cm, behe aldean 3 cm, albo marjinetan 3 cm. Marjina horien barruan kokatuko dira gaiaren erreferentzia, obraren izenburua, sarrera, ikerketa edo esperientziaren edukia eta egilearen edo egileen identifikazioa, eta baita ordezkatzen duen erakundea ere (kasuan kasu).

Argitaratzeko baimena

Deskargatu

Komunikazio osoa txantiloa

Deskargatu
Instagram
LinkedIn
X (Twitter)