LABURPEN ETA KOMUNIKAZIO BIDALKETA


Antolakuntza Batzordeak ikertzaileak eta profesionalak animatu eta gonbidatu nahi ditu, proposatutako gaiaren nondik norakoa edozein dela ere, bere proposamenak aurkeztu ditzaten komunikazio saioetan edota biltzarraren posterretan. Horretarako gutxieneko arau hauek jarraitu beharko dituzte:

  1. Komunikatua onartua izan bada, egile nagusiak (edo komunikatuaren arduradunak) 15 eguneko epea izango du biltzarraren izen ematea formalizatzeko. Izen ematea egingo ez balitz lanak ez da jasota geratuko eta ezingo da defentsa edo aurkezpena egin.
  2. Komunikatuaren eta posterraren egileetako batek gutxienez biltzarrean izena eman beharko du. Agiriak izena eman duen egileari igorriko zaizkio soilik.
  3. Txantiloi ofiziala erabiliko da, eta gainontzeko formatuetan dauden lanak ez dira onartuko. Dokumentu honetan aipatutako luzera eta itxura arauak errespetatuko dira. Txantiloia orrialdetik bertatik jaitsi daiteke, komunikatuetarako eta posterretarako balio baitu.
  4. Hizkuntza. Proposatutako laburpenak ingelesez idatzi beharko dira. Laburpena onartua izan bada, komunikatu osoa bi hizkuntzetan idatzi beharko da eta edozein kasutan hizkuntza ez sexista ez androzentrikoarekin.
  5. Laburpen, komunikazio eta aurkezpenetan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista eta androzentrikoa eskatuko da. Batzorde zientifiko eta antolantzaileak zentzu horretan aldaketak eskatzeko eskubidea izango du.
  6. Behin laburpena bidalita, ez da aldaketarik onartuko.
  7. Laburpena bere proposamenarekin eesap.caviar@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da eta gaian EESAP15 lema idatzi beharko da eta jarraian egilearen abizenak eta izena gehituko zaizkio. Adibidez: “EESAP15 MARIA PEREZ GONZALEZ”
  8. Ez da lanik onartuko epez kanpo bidali baldin bada, beste bideren batetik bidalia izan bada edota ez baditu txosten honetan aipatutakoak betetzen.

 


EBALUAZIOA ETA AUKERAKETA

Zientzia Batzordeak honako ebaluazio irizpide hauek erabiliko ditu:

  1. Gaiaren Esparruekin eta saioen helburuekin afinitatea edukitzea.
  2. Egituraketa egokia eta koherentzia ideiak azaltzerako orduan
  3. Komunikatuaren edukien gaurkotasuna.
  4. Aplikagarritasuna / balio praktikoa
  5. Komunikatuaren interes pedagogiko, teknologiko eta soziala.
  6. Hizkuntza eta irudien erabilera ez-sexista
  7. Erreferentzia bibliografiko egokiak eta nahikoak

Komunikazio/artikulo/poster hautaketan arazorik balego, edo zientzia batzordeak hala erabakiko balu, berrikuspenak egon daitezke. Kasu horretan, egileak laburpena berrikusi beharko du eta antolakuntzak ezarritako epean bidali beharko du berriro ere.

Zientzia Batzordearen ebazpenaapelaezina izango da eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie prozesuan parte hartzen duten egileei.

Komunikazioaren hautapena ez da eraginkorra izango, harik eta haren egileetako batek, gutxienez, kongresuan izena eman duela frogatu arte.

Data garrantsitsuak

  • Laburpenak bidaltzeko epe muga 2024ko apirilaren 17an
  • Laburpenen baieztapen jakinarazpena 2024ko maiatzaren 3an

Laburpen txantiloia

Desgakatu
Instagram
LinkedIn
X (Twitter)