Aurkezpena

HABITATAREN ZAINTZA/HABITATA ZAINTZARAKO


Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 14. Biltzar Internazionalak (EESAP 14),  «HABITATAREN zaintza/HABITATA zaintzarako» gaia landuko dute,  HABITATA eskala guztietan ulertuta; lurralde- eta hiri-eskalatik eraikuntza-eskalaraino. Ikuspegi bikoitz horrek honako hau zalantzan jartzea dakar: nola zaintzen da edo zer behar da habitat hori zaintzeko? Nolakoa izan behar du habitat horrek gure zaintzarako eta pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko?

Eztabaida berri honen aurrean, gure ohiko kolaboratzaileak eta biltzarraren hamalaugarren edizioan parte hartu nahi luken oro gonbidatzen ditugu beren proposamenak aurkeztera. Aurreko edizioetan bezala eta bere alderdi akademikoan oinarrituta, biltzarra bereziki ikasle, profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago.

EESAP8/CICA1 ediziotik,zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko.

Antolakuntza batzordeak, CAVIAR ikerketa taldeak (Arkitekturako Bizi Kalitatea, UPV/EHU) osatua, gaurkotasuna duten eta berritzaileak diren gaiak lantzen dituen antolaketa baten aldeko apustua egin du. Espazioa honetan, horrela, adituek, ikertzaileek, ikasleek eta enpresek elkar eragiteko, ezagutzak trukatzeko eta sarea sortzeko aukera izango dute, habitataren eskala bakoitzerako bi eguneko eta lau gaikako blokeko programa baten bidez. Programa horretan hitzaldi magistralak, mahai-inguruak, komunikazio libreak eta workshop-ak sartzen dira.

 

HIZKUNTZA 


Ikastaroaren hizkuntza ofizialak gaztelania eta ingelesa dira.

Poster eta komunikazio saioetan ez da interpretaziorik izango. Aurkezpen horiek egileak aukeratzen duen hizkuntzan egingo dira, hala nola, gaztelaniaz edo ingelesez.

 

ARGITALPENAK


Biltzarrean parte hartzeko hautatuak izan diren komunikatu eta poster guztiak argitalpen bakar batean jasoko dira, biltzarrak egingo duena UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren bidez eta dagokion ISBN / ISSN arekin. Lanen egileek argitaratu ahal izateko baimena eman beharko dute aurrez.

Aurtengo edizioan, Zientzia Batzordeak ondoen baloratutako artikulua aldizkari batean argitaratuko da, egileak berak aukeratuta, MDPI argitaletxean.

BIDALI ZURE KOMUNIKAZIOA/POSTERRA

INFO GEHIAGO