ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA


Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (DAGET) Gipuzkoako Kanpusean dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura-ikastegia da. 1977an sortu zen, lehenengo urteetan Bartzelonako Arkitektura Eskolaren menpe egon zelarik. 1982az geroztik EHUren egituran barne dihardu.

Mikel Garai arkitektoak 1992an proiektatu zuen eskolaren gaur egungo eraikin-egoitza, arkitektura postmoderno garaiko Tendenza mugimenduaren barnean sailka daitekeena. Ikastegiak bost solairu ditu, sotoa barne. Bertan, ikasgelez gain, ospakizun-aretoa (Luis Peña Gantxegi Aretoa deitua), kalkulu-zentroa, maketak egiteko aretoak eta bestelako aretoak daude. Liburutegia laugarren solairuan kokatuta dago.

Gaur egun Eraikuntzako espezialitatea lortzen da Donostiako eskolan.

Helbidea: Plaza Oñati, 2. Donostia – San Sebastián

Instagram
LinkedIn
X (Twitter)