EESAP 14 (2023)
Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren hamalaugarren edizioak (EESAP 14) "Habitataren zaintza/Zaintzarako habitata" gaia jorratu zuen, habitata eskala guztietan ulertuta, lurralde-eskalatik, hiri-eskalatik hasi eta eraikuntzaraino. Ikuspegi bikoitz horrek honako alderdi hauek birpentsatzea eskatzen du: nola zaintzen dugu edo zer behar da habitat hori zaintzeko?
EESAP 13 (2022)
Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren 13. edizioak (EESAP 13) eraikuntzaren industriaren egungo eta etorkizuneko erronkak jorratu zituen. Europar Batasunaren berreskuratze-planaren ildotik, helburua eredu berdeagoak, digitalagoak, erresilienteagoak eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokitzen direnak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea izan zen.
EESAP 12 - CICA 5 (2021)
Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 12. Biltzar Europarrak (EESAP 12), eta Eraikuntza Aurreratuen bosgarren Biltzar Internazionalak (CICA 5), berritze boladaren gaia landu zuten. Europako Batzordearen estrategiaren ildotik, helburua izan zen eraikinetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta digitalizazioa sustatzea, materialak berrerabiliz eta birziklatuz.
EESAP 11 - CICA 4 (2020)
Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 11. Biltzar Europarrak (EESAP 11), eta Eraikuntza Aurreratuen Laugarren Biltzar Internazionalak (CICA 4) Disrupzioaren gaia landu zuten, kontuan hartuz, besteak beste: sektorearen digitalizazioa, 4.0 teknologiak, teknologia horien aplikazioa edo energia eraginkortasuna hiri- eta eraikin-eskalan, COVID-19 aurre- eta post agertoki berriak aintzat hartuta.
EESAP 11 – CICA 4 Bideoak
Ikusi Bideoak
EESAP 10 – CICA 3 (2019)
Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 9. Biltzar Europarrak (EESAP 9) eta Eraikuntza Aurreratuen Hirugarrengo Biltzar Internazionalarekin (CICA 4) batera, Trantsizioaren gaia landu zen, baita Ekonomia Zirkularra, Efizientzia Energetikia, eraikuntza sektorearen Digitalizazioa ere.
EESAP 9 – CICA 2 (2018)
Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 9. Biltzar Europarrak (EESAP 9), ikuspegi akademiko batekin, eta Eraikuntza Aurreratuen Lehenengo Biltzar Internazionalarekin (CICA 2) batera, enpresa munduari zuzendua, Komunitate Adimendunen gaia landu zuen, horretarako kontuan hartu zen, hiriak era adimentsu batean kudeatzeko, giza eskala eta hurbileko ingurua txertatu beharreko ezinbesteko aldagaiak direla, guztion bizi kalitate maila gorenak lortzeko helburua duen gizartea baikara.
EESAP 8 – CICA 1 (2017)
Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 8. Biltzar Europarrak (EESAP 8), ikuspegi akademiko batekin, eta Eraikuntza Aurreratuen Lehenengo Biltzar Internazionalarekin (CICA 1) batera, enpresa munduari zuzendua, Inteligentzia Jasangarriaren gaia landu zuen, horretarako hirien kudeaketa adimentsua, obra industrializatuen eraikuntza eta gai hauek merkatuan sortzen dituzten aukerak kontuan hartuz.