BABESLE IZATEKO MODUAK


EESAP15k sektoreko enpresen zabaltzearentzat eta eraikuntza sektorearen, eraginkortasun energetikoaren eta hirigintza planifikazioaren eraldaketa erronkekiko konpromezuarentzat esparru interesgarria eskaintzen du zalantza izpirik gabe. Horrek enpresen eta profesionalen aurrez aurreko elkartrukea sustatzen du.

Era berean, biltzarraren asmoa informazio zientifikoaren trukea eta zabaltzea biziagotzea da eta baita beste eragile batzuek informazio hori erabiltzeko moduak areagotzea ere.

Hori dela eta, Antolakuntza Batzordeak arreta berezia jarri die EESAP15aren babesle izateko interesa erakutsi duten enpresei, euren parte hartzea errazteko. Horretarako babesle izateko modu ezberdinak eskaini dituzte,merkatu estrategien beharrizanetara egokitzeko.

Biltzarrean zuen parte hartzea izatea ohore bat litzateke guretzat, honek berak biltzarraren arrakasta areagotu dezakeela jakin badakigulako. Hori dela eta, Antolakuntza Batzordearen izenean, gure gonbidapenik beroena luzatu nahiko genizueke.

Agur Bat,

Rufino J. Hernández Minguillón. EESAP15

BABESLEAK


Laster!