Laburpenak Bildatzea

LABURPENAK BIDALTZEA

Antolakuntza Batzordeak ikertzaileak eta profesionalak animatu eta gonbidatu nahi ditu, proposatutako gaiaren nondik norakoa edozein dela ere, bere proposamenak aurkeztu ditzaten komunikazio saioetan edota biltzarraren posterretan. Horretarako gutxieneko arau hauek jarraitu beharko dituzte:

  1. Komunikatua onartua izan bada, egile nagusiak (edo komunikatuaren arduradunak) 15 eguneko epea izango du biltzarraren izen ematea formalizatzeko. Izen ematea egingo el balitz lanak ez da jasota geratuko eta ezingo da defentsa edo aurkezpena egin.
  2. Komunikatuaren eta posterraren egileetako batek gutxienez biltzarrean izena eman beharko du. Agiriak izena eman duen egileari igorriko zaizkio soilik.
  3. Txantiloi ofiziala erabiliko da, eta gainontzeko formatuetan dauden lanak ez dira onartuko. Dokumentu honetan aipatutako luzera eta itxura arauak errespetatuko dira. Txantiloia orrialdetik bertatik jaitsi daiteke, komunikatuetarako eta posterretarako balio baitu.
  4. Hizkuntza. Proposatutako laburpenak ingelesez idatzi beharko dira. Laburpena onartua izan bada, komunikatu osoa bi hizkuntzetan idatzi beharko da.
  5. Behin laburpena bidalita, ez da aldaketarik onartuko.
  6. Laburpena bere proposamenarekin papers@eesap.eu helbide elektronikora bidali beharko da eta gaian  EESAP11 lema idatzi beharko da eta jarraian egilearen abizenak eta izena gehituko zaio. Adibidez: “EESAP11 MARIA PEREZ GONZALEZ”
  7. Ez da lanik onartuko epez kanpo bidali baldin bada, beste bideren batetik bidalia izan bada edota ez baditu txosten honetan aipatutakoak betetzen.

 


EBALUAZIOA ETA AUKERAKETA

Zientzia Batzordeak honako ebaluazio irizpideak erabiliko ditu:

  1. Gaiaren Esparruekin eta saioen helburuekin afinitatea edukitzea.
  2. Egituraketa egokia eta koherentzia ideiak azaltzerako orduan
  3. Komunikatuaren edukien gaurkotasuna.
  4. Aplikagarritasuna / balio praktikoa
  5. Komunikatuaren interes pedagogikoa
  6. Komunitatearen interes teknologikoak

Aukeratutako laburpenak biltzarraren webgunean www.eesap.eu, argitaratuko dira.

Komunikatuen laburpen hautaketan arazorik balego, eta zientzia batzordeak hala erabakiko balu, berrikuspenak egon daitezke. Kasu horretan, egileak laburpena berrikusi beharko du eta antolakuntzak ezarritako epean bidali beharko du berriro ere.

Komunikatuaren laburpenen hautaketa ez da behin betikoa izango egileetako batek gutxienez biltzarrean izena ematen duen arte 15 eguneko epean.

Zientzia Batzordearen erabakia, apelaezina izango dena, mezu elektroniko bitartez jakinaraziko zaie prozesuan parte hartu duten egileei.

Data garrantsitsuak

  • Laburpenak bidaltzeko epe muga 2020ko martzoak 15
  • Laburpenen baieztapen jakinarazpena 2020ko apirilak 1

Laburpen txantiloia

Desgakatu