Komunikazio osoa eta Posterren Bidaltzea

KOMUNIKAZIOEN BIDALKETA

Behin laburpena hautatua izan denaren jakinarazpena jasota, bigarren fase honetan egileak beharrezko dokumentuak bidali beharko ditu, ezarritako epe tartean, papers@eesap.eu helbide elektronikora.

Mezuaren Gaian idatzi beharrekoa: “EESAP 11 / CICA 4“ eta  jarraian egilearen abizenak eta izena, adibide honetan ikus daitekeen moduan, “EESAP 11 / CICA 4 GONZALEZ PEREZ MARIA”

Epez kanpoko lanak edota beste bide batetik bidalitako lanak ez dira onartuko.

Bidali beharreko dokumentuak honakoak dira:

  1. Komunikatu osoa. Orrialdearen amaieran eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da, bete beharreko idazkeraren derrigorrezko argibideak azaltzen dituena, eta behin amaituta dagoenean honako izenarekin bidaliko da: “EESAP 11 / CICA 4 FULLPAPER ABIZENA ABIZENA IZENA “. Komunikatu osoa ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztuko da, bi hizkuntzetan. Ezaugarri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira biltzarrean onartuko.
  2. Komunikatuaren eta aurkezpenaren edukia edozein bidetatik (idatziz, linean edo ikus-entzunezko formatuan) argitaratzeko baimena. Orrialde amaieran eskuragarri dagoen inprimakia bete eta sinatu, eta eskaneatuta bidali behar da JPG edo PDF formatuan.  Komunikatuaren behin betiko hautaketan, Zientzia Batzordeak hala erabakiko balu, berrikuspen eskaerak egon daitezke. Kasu horretan, egileak laburpena berrikusi beharko du eta antolakuntzak ezarritako epean bidali beharko du berriro ere.
  1. Biltzarraren ordainketa eta izen-emate ziurtagiria. 100€-ko prezio gutxitzea gozatu ahal izateko beharrezkoa izango da abstract-a onartua izan dela dioen jasotako dokumentua aurkeztea.

 


POSTER-EN BIDALTZEA

Dokumentuak bidaltzea

Biltzarraren poster saiorako zientzia batzordeak hautatutako abstract-en egileek, behin betiko dokumentua bidali beharko dute honako baldintzak betez:

  1. Inprimatutako poster-en bidaltzea: Behar bezala bildu beharko dira eta horrekin batera 1:1 eskala duen kopia digital bat bidali beharko da TIFF edo PDF formatuan, honako helbidera: “CAVIAR ikerketa taldea. A/A Jorge Otaegi. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Oñati plaza 2. 20008 Donostia-San Sebastian (Espainia)”
  2. Inprimatutako poster-aren eta CD-aren bidalketa epe muga ahozko komunikatuaren eguna bera izango da.

 

Identifikazioa eta idazkera

  1. Egilearen edo egileen identifikazioa: Eremu honetan egilearen izen-abizenak, herrialdea, ordezkatzen duen erakundea (kasuan kasu) eta harremanetan jarri ahal izateko datuak jarriko dira: telefonoa, e-maila edo web orrialdea eta helbidea. Lerro bakar batean idatziko da hori guztia eta ARIAL 30 tipografia erabiliko da kolore grisarekin.
  2. Gaiaren erreferentzia: Aukeratu den gaiari egingo dio erreferentzia eta lerro bakar batean idatziko da poster-aren goialdean (ARIAL 60 tipografia letra lodiz).
  3. Izenburua: Gaiaren aipamenaren ondoren jarriko da. Poster-aren izenburu pertsonala izango da. Egilearen gustuko tipografia erabiliko da, 3 metrora irakurri daitekeena, ezarritako mugak kontuan hartuz. Poster-a distantzia batera irakurriko da, hori dela eta, letra irakurterraza eta tamaina handikoa izatea eskatzen da.
  4. Sarrera: Izenburuaren ostean, sarrerak ikerketaren edo esperientziaren gaia laburki azalduko du. ARIAL 50 tipografia erabiliko da espazio bikoitzarekin.
  5. Poster-aren dimentsioak: Poster-a ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztu beharko da 100 (altuera) x 70 (zabalera) cm-ko neurriekin. Paperean, kartoi mehean edo argazki-paperean inprimatu behar da eta kokatu ahal izateko behar bezala prestatua egon behar du. (Ez dira onartuko PVC edo bestelako materialetan inprimatutako lanak).
  6. Poster-ak kanpo marjina hauek izango ditu: Goiko aldean 5 cm, behe aldean 3 cm, albo marjinetan 3 cm. Marjina horien barruan kokatuko dira gaiaren erreferentzia, obraren izenburua, sarrera, ikerketa edo esperientziaren edukia eta egilearen edo egileen identifikazioa, eta baita ordezkatzen duen erakundea ere (kasuan kasu).

 


BILTZARRAREN AKTA ARGITALPENAK

Zientzia Batzordeak hautatutako eta biltzarrean aurkeztutako ahozko komunikatuak eta posterrak online egindako argitalpen batean bilduko dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Sailak argitaratuko duena dagokion ISBNarekin.

Argitalpen hori, Biltzarra egiten denetik online eskuragarri egoteaz gain, akreditazioaren unean ere emango zaie gerturatzen direnei, biltzarraren USB batean.

 


EESAP 11 – CICA 4 SARIA

Zientzia Batzordeak sari berezia emango dio biltzarrean onartuak izan diren lanetatik balorazio hoberena jasotzen duen komunikatuari. Akreditazio diplomaren ematea biltzarrean bertan egingo da.

Argitaratzeko baimena

Deskargatu

Komunikazio osoa txantiloa

Deskargatu