EESAP11 - CICA4 Saria

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 11. Biltzar Europarra (EESAP 11) eta Eraikuntza Aurreratuaren 4. Biltzar Internazionala (CICA 4) ospatuko dela eta, biltzarrean landutako zenbait gairen Komunikatuen aurkezpenaren harira jarraian aipatuko dugun kolaborazioa argitaratu da.

Sari honekin komunikatu hoberena aitortu nahi da eta jardunaldiaren itxiera saioan emango da. Horren helburua ideia berritzaileak eta erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeko konponbideak plazaratzen dituzten egileen lana goraipatzea da.

Zientzia Batzordeak biltzarrean onartua izan eta balorazio hoberena izan duen komunikatua sarituko du. Akreditazio diplomaren ematea biltzarrean bertan egingo da.

Saritua izateko aukera izan aurretik, Zientzia Batzordeak komunikatua onartzea behar beharrezko baldintza da, EESAP 11 – CICA 4-ak eskatzen dituen komunikatuen bidaltze arauen baldintza guztiak betez.