Bizkaia Aretoa

Biltzarra EHUko Bizkaia Aretoan egingo da, Álvaro Siza arkitektoak diseinatutako eraikin enblematikoan.

https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia-aretoa

Eraikina Bilboko gune enblematiko batean kokatzen da; “L” formarekin, itsasadarrari eta Guggenheim museoari begira, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, Pedro Arrupe eta Deustuko zubien artean. Eraikitako azalerak 9.000 metro koadro baino gehiago ditu, sei solairutan banatuta. Gaur egun, eraikin hau era guztietako ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoen egoitza izaten ari da. Horietatik asko UPV/EHUk antolatutakoak izaten dira, baina kopuru nabarmen bat ere kanpoko entitateek burututakoak izaten ari dira. Hau dela eta, Bizkaia Aretoa erreferentziazko egoitza batean bilakatu da Bilbo mailan ekitaldien sektore honetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Helbidea:

Abandoibarra etorbidea
48009 Bilbo

GPS koordenatuak:
43.26867,-2.93752