Gaiak

KOMUNITATE ADIMENDUNAK

DISRUPZIOA

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 11. Biltzar Europarrak (EESAP 11),eta Eraikuntza Aurreratuen Laugarren Biltzar Internazionalak (CICA 4) Disrupzioarengaia landuko dute. Kongresu bateratu honen pasadako hamar ediziotan, eraikuntzaren arloko gai sortu berriak jorratu ditugu. Haien eboluzioa beste jarduera ororen abiadura berean sortatuko da, eta seguruena sorpresa handiak ekarriko dizkigula, dagoeneko internet, BIM eta digitalizazioren zabalkuntzak egin duten bezala. Denbora gutxian, dena eraldatu da, baina zer gertatuko da hurrengo hamar urteotan?

Estrategiak argi daude industriako aktore handienen plangintzan eta firma berritzaileak gure alorrean eragiten dute etengabe. Gure kolaboratzaile eta beste ikertzaile, ikasle eta profesional guztiak gonbidatu nahi ditugu haien proposamenak aurkezteko, 2030 diferente batekin buruan.

EESAP8/CICA1 ediziotik,zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko.

Gai zerrenda:

1. ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA ETA JASANGARRITASUNA. HIRIAK
  • Bizi kalitatea. Irisgarritasuna. Kalteberatasuna.
  • Gizarte kudeaketa aurreratua. Smart communities edo komunitate adimendunak.
  • Hiri biziberritze eraginkorra.
  • Berroneratze eta birgaitzerako tresnak. Araudiak.
  • Zaharkitutako azpiegituren berreskurapen eta balioestea.
  • Hiri erresilientzia.
  • Auzo, barruti edo poligonoen kudeaketa energetikoa.
  • Birdentsifikazio, berroneratze eta zaharberritze prozesuak.
  • Bizitegiak ez diren hiri-ehunen berroneratzea.
  • Hiri logistika eraginkorra.
  • Energia eta hiri-kudeaketa mikrosareak.
  • Energia berriztagarrien ustiapena hiri eremuetan.
  • Mugikortasun jasangarria, intermodalitatea.
  • Auto elektrikoa, car-sharing.
2. ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA ETA JASANGARRITASUNA. HIRIAK
  • Jasangarritasun eta eraginkortasun erronka berriak Europan. Xede edo helburuen garapena.
  • Eraikuntza jasangarri susperraldian dauden herrialdeetan.
  • Eraikinen eraberritze jasangarria. Errentagarritasun sozio-ekonomikoa.
  • Eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna industrializazioaren bidez.
  • Irisgarritasun totala.
  • Isolamentua, kontrola eta ingurumen kudeaketa eraikinetan.
  • Energia berriztagarrien ustiapena eraikinetan.
  • Eraikinen sistema energetikoen kudeaketa eraginkorra.
  • Eraginkortasun eta prebentziozko mantenimendua.
  • Jasangarritasunaren ebaluazio bizi-ziklo itxian.
3. ERAIKUNTZA AURRERATUA. DIGITALIZAZIOA
  • Eraldaketa digitalerako esparruen lehenespena.
  • Kudeaketa digitalizatuaren aukeren abantaila eta kostuak.
  • Marketing digitala.
  • Big data eta Analytics eraikuntzaren sektoreari aplikatuta.
  • BIM metodologia giltzarri gisa.
  • CRM-ERP tresna berriak.
  • Blockchain eraikuntzaren sektorearen laguntza gisa.
  • IOT inteligentzia artifiziala aktiboen kudeaketari aplikatuta.
  • Cibersegurtana barne kudeaketan.
  • Proiektu kolaboratiboen diseinu eta kudeaketa. Arrisku eta aukerak.
4. ERAIKUNTZA AURRERATUA. ERAIKUNTZA 4.0 - PRODUKTIBITATEA
  • Denbora errealeko erabaki-hartzeak.
  • Robotizazioa: eragiketa sentikorrak eta zeregin arriskutsuak.
  • Prebentziozko mantenimendua.
  • Eraikuntza prozesuen simulazioa.
  • Obra kontrola, errealitatea vs proiektua.
  • Obrarako piezen 3D inprimaketa.
  • Egikaritzaren koordinazioa eta kontrola.
  • Langile eta hornitzaileen aukeraketa.
  • Tresnak: errealitate areagotuko betaurrekoak jarduera askotarako. Dronen erabilera obran.
5. ERAIKUNTZA AURRERATUA. ERAIKUNTZA 4.0 – INGURUMEN-INPAKTUA
  • Prozesuen eraginkortasunaren hobetzea: eskaeraren aurreikuspena, ibilbideen diseinua, kontsumo neurketa, materialen aukeraketa, etab.
  • Eraikuntza Berdea: obraren bizi-zikloa, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak, proiektuen aztarnaren gutxitzea eta materialen berrerabilpena.
6. ERAIKUNTZA AURRERATUA. ERAIKUNTZA 4.0 – SEGURTASUNA
  • Material adimendunak. Material eta egituren bizitza baliagarriaren sentsorizazioa. Langileek eremu arriskutsuetan duten esposizioaren neurketa eta sentsorizazioa.
  • Istripuen aurreikuspena.
  • Segurtasun eta arrisku mapen simulazioa.
  • Zeregin arriskutsuen teleoperazioa.
  • Zeregin arriskutsuen robotizazioa.