Babesle izateko moduak

EESAP 11 – CICA 4-ak sektoreko enpresen zabaltzearentzat eta eraikuntza sektorearen, eraginkortasun energetikoaren eta hirigintza planifikazioaren eraldaketa erronkekiko konpromezuarentzat esparru interesgarria eskaintzen du zalantza izpirik gabe. Horrek enpresen eta profesionalen aurrez aurreko elkartrukea sustatzen du.

Era berean, biltzarraren asmoa informazio zientifikoaren trukea eta zabaltzea biziagotzea da eta baita beste eragile batzuek informazio hori erabiltzeko moduak areagotzea ere.

Hori dela eta, Antolakuntza Batzordeak arreta berezia jarri die EESAP 11 – CICA 4-ren babesle izateko interesa erakutsi duten enpresei, euren parte hartzea errazteko. Horretarako babesle izateko modu ezberdinak eskaini dituzte,merkatu estrategien beharrizanetara egokitzeko.

Biltzarrean zuen parte hartzea izatea ohore bat litzateke guretzat, honek berak biltzarraren arrakasta areagotu dezakeela jakin badakigulako. Hori dela eta, Antolakuntza Batzordearen izenean, gure gonbidapenik beroena luzatu nahiko genizueke.

Agur Bat,

Rufino J. Hernández Minguillón. EESAP 11 – CICA 4 Zuzendaria

Alberto Marín Sánchez. Eraikuneko Presidente


BABESLE MODALITATEAK

Irabazi asmorik gabeko jardunaldi sozialetan, ekarpenak eta kanpo kolaborazioak Antolakuntzaren ezinbesteko euskarriak dira.

EESAP 11 – CICA 4 biltzarra ez dago behar horietatik salbu, hori dela eta, gonbita luzatzen die erakunde publiko zein pribatuei, hala nola enpresaritza sektoreari, beraien laguntzaz beste behin ere jardunaldia burutu dadin, bide laburra izanagatik erakutsi duen sendotasunagatik, erantzukizunagatik eta kalitateagatik.

Horretarako, biltzarrak ondoren aipatzen den ordaina eskaintzen die enpresei, orokorrean, eta eskainitako modalitateen arabera:

  1. Jasangarritasunarekin Marka lotura Europan garrantzia duen biltzar batean.
  2. Ingurugiroarekiko konpromisoaren, berrikuntzaren eta garapen jasangarriaren aldeko jarrera duen erreferentziazko enpresa gisa ezagutua izatea.
  3. Izen ona lortzea entzulearentzat kalitate altukoak diren edukiekin.
  4. Publizitatea egiteko erabiliko diren materialetan eta komunikazio jardunaldietan marka azaltzea: liburuxkak, egunkaria, karteldegia, programa, webgunea, etab.
  5. Sektoreko profesionalekin harremanetan jartzea.
  6. Produktuak eta konponbideak ezagutzera ematea publiko profesional bati, hala nola, arkitektoak, ingeniariak, erakundeetako ordezkariak, instituzioak eta erakundeak.Dugun esperientzia eta aurreko biltzarretako eredua kontuan hartuta, biltzarra babesteko parte hartu dezakezuen 3 moduak azalduko dira segidan.

 

URREZKO BABESLEA

350euro
  • 1.Webgunearen bigarren mailako logotipoa komunikazio-euskarri guztietan sartzea.
    • 2.Merkataritza-online informazioko puntu bat kokatzeko aukera.
  • 3.Eraikuntza-industriaren sektoreko enpresekin B2B topaketak.
  • 4.Kongresuaren logotipoa bere publizitatean erabiltzeko baimena.
  • 5.Kongresurako carrera bat.
  • 6.Inaugurazio-ekitaldian eskerrak ematea.